Eneko Labakarentzat izan da estreinako partida

Ataria 2021eko urtarrilaren 26a

Garfe enpresako binakako txapelketan parte hartuko duten pilotariak. GARFE

Garfe enpresako binakako pilota txapelketari hasiera eman zaio asteburu honetan, eta estreinako partida horretan eskualdeko bi pilotarik elkarren aurka lehiatu dute, Eneko Labaka eta Julen Urruzola.

Eneko Labaka aurrelari albizturtarrak Aldaberekin batera Julen Urruzola asteasuarraren eta Santxoren aurka jokatu zuen, eta 5-22 irabazi zuten Labaka-Aldabek. Txapelketako lehen puntua eskuratu dute, beraz.

Xabier Urbieta aurrelari asteasuarrak eta Julen Aizpuru atzelari asteasuarrak ere parte hartzen dute, elkarrekin bikote eginez. Beste hiru bikotek hartzen dute parte lehiaketan: Prado-Iturriaga, Uribe-Merino II eta Elizalde-Bergera. Bikote guztiek elkarren aurka jokatuko dute ligaxkan, partida bakarrera, eta horren ondoren finalerdiak jokatuko dituzte: lehen sailkatuak laugarrenaren aurka eta bigarren sailkatua hirugarrenaren aurka. Ekainean aurreikusten dute finala jokatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!