Koronabirusa

35 positibo berri ostiraletik igandera

Ataria 2021eko urtarrilaren 25a

Tolosan 18, Zizurkilen 4, Ibarran eta Amasa-Villabonan hiruna, Anoetan eta Leaburu-Txaraman bina eta Alegian, Amezketan eta Orexan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 35 positibo izan dira ostiraletik igandera Tolosaldean. Ostiralean, 17 atzeman zituzten (Tolosan 9, Zizurkilen 4 eta Anoetan, Ibarran, Orexan eta Amasa-Villabona bana), larunbatean 8 (Tolosan 4, Leaburu-Txaraman 2 eta Alegian eta Anoetan bana) eta igandean 10 (Tolosan 5, Ibarran eta Amasa-Villabonan bina eta Amezketan 1).

Atzo, 9.483 test diagnostiko egin zituzten, eta, horietatik, 826 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 243 atzeman zituzten. Ospitaleei dagokienez, 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 122 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!