Koronabirusa

17 positibo berri atzeman dituzte

Ataria 2021eko urtarrilaren 22a

Tolosan 6, Zizurkilen 5, Berrobin 4, Amasa-Villabonan 2 eta Alegian eta Iruran positibo bana zenbatu dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.154 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.139 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 319 positibo atzeman zituzten, tartean, 17 Tolosaldean. Azken 14 egunetako intzidentzia tasa kontuan hartuta, EAE eremu gorria izatera pasa da, 507,48eko tasarekin.

Eskualdeko hainbat herrik eremu gorrian jarraitzen dute: Amasa-Villabona (692), Ibarra (580), Leaburu-Txarama (2.116) eta Tolosa (592). Astelehenean emango du berriro jakitera Osasun sailak eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda. Gaurko datuak kontuan hartuta, Berrobi eremu gorri izatera pasa daiteke astelehenean, intzidentzia tasa 1.141ekoa duelako. Hala ere, ikusi egin beharko da Ibarrako osasun eremuak gorrian jarraitzen duen; gaurko datuetan, 547,56eko intzidentzia tasa du eremu horrek.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 77 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara, 501 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 109 pertsona ZIUn daude. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!