Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.664 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.115 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 299 atzeman zituzten, tartean, 21 Tolosaldean.
Amasa-Villabona (676) eta Tolosak (618) kolore gorrian jarraitzen dute. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDa duten 101 pertsona ZIUn daude.