Aldaketak, zuek guztiongana iristeko

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021eko urtarrilaren 24a

Tolosaldea Garatzenek marka eta web orri berria izango ditu aurrerantzean itxura berria, funtzionaltasun gehiago.

Zazpi sail ditu garapen agentziak, eta horietako bakoitza islatzen du irudi berriak: enplegua, enpresak, udalak, turismoa, ekintzaileak, aniztasuna eta kontsumo bulegoa.

Esparru zabal horietan jarduten du bere egunerokoan Tolosaldea Garatzenek, eta guztien batura irudikatzen du markak. Are gehiago, sail bakoitzak bere irudi eta kolore propioak ere izango ditu, are identifikagarriagoak egiteko.

Komunikazio lan sakonago baten abiapuntua da hau. Bizi dugun egoera konplexuan, erakunde, enpresa eta herritarrok eskura dituzuen baliabide guztien berri izatea are garrantzitsuagoa delako orain. Hori guztia gerturatu nahi dizuegu.

 

'tolosaldeagaratzen.eus' itxura berria, funtzionaltasun gehiago

Herritar eta enpresen eskura dauden baliabide eta proiektu guztien inguruko informazioa bilduko du web orri berriak. Baina izango ditu erabilgarriak diren beste hainbat funtzionaltasun ere. Adibidez:

· Lan eskaintza eta lan poltsen zerrendak

· Enplegu Sailera curriculumak bidaltzeko aukera

· Lehiberri Forora eta Tolosa Gourmet klubera atxikitzeko aukera

· Enpresek garatutako proiektuen informazioa

· Ekintzaileen direktorioa

· Lehiberriko aretoak alokatzeko aukera

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!