Koronabirusa

19 positibo zenbatu dituzte azken egunean

Ataria 2021eko urtarrilaren 19a

Tolosan 9, Leaburu-Txaraman 4, Iruran eta Amasa-Villabonan bina eta Alegian eta Ibarran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.755 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 894 (%8,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 227 atzeman zituzten, tartean, 19 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak (692) eta Tolosak (500) kolore gorrian jarraitzen dute, 2 eta 9 positibo gehiagorekin, hurrenez hurren. 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, Irura eremu gorrian sartu zen atzo, eta 2 positibo gehiago izan ditu azken 24 orduetan.

Astelehenean eta ostegunean argitaratzen du Osasun sailak eremu gorrian sartu diren udalerrien zerrenda, beraz, etzikoan ikusiko da, ze herri mantentzen diren, eta herri berririk sartzen ote den. 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, herriko kutsatuen datuak kontuan hartzeaz gain, osasun eremua ere hartzen da. Kasu honetan, Alegiako (401) eta Tolosako (485) osasun eremuak laranjan ageri dira, eta Ibarrako (534) eta Amasa-Villabonako (507) osasun eremuak kolore gorrian daude. Hori aintzat hartuta, Berrobik, Ibarrak edota Leaburu-Txaramak izango luke ostegunean eremu gorrian sartzeko arriskua.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 82 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 96 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!