Koronabirusa

Tolosa eremu gorrira pasa da

Ataria 2021ko urt. 18a, 12:41

Tolosan 18, Amasa-Villabonan 5, Iruran 4, Ibarran 3 eta alegian, Amezketan, Berrobin eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte ostiraletik igandera.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.927 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 648 (%8,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 187 positibo atzeman zituzten, tartean 3 Tolosaldean (Ibarran, Tolosan eta Amasa-Villabona  bana). Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz, 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 409 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta  COVIDa duten 98 pertsona ZIUn daude.

Larunbatean, 9.939 test egin zituzten, eta 676 (%6,8) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 14 atzeman zituzten. Ostiralean, 11.255 test egin zituzten, eta 835 (%7,4) izan ziren positiboak, tartean, Tolosaldeko 17.

Datuei erreparatuta, Amasa-Villabonak eremu gorrian jarraitzen du, 709ko intzidentzia tasarekin. Berastegik 760ko tasa du une honetan, baina, azken 7 egunetan ez da positiborik izan bertan, beraz, eremu gorritik aterako litzateke, eta Ibarran, izan dira positiboak azken zazpi egunetan, baina, Ibarrako osasun eremua 500etik beherakoa denez (483), eremu gorritik aterako litzateke. Alegiako osasun eremuak laranjan jarraitzen du 431ko tasarekin eta Tolosako eremua ere laranjan dago, 480ko tasarekin. Amasa-Villabonako osasun eremua kolore gorrian dago, 507ko tasarekin, eta Tolosaldeko ESIa ere gorriz dago, 583ko tasarekin.

Tolosak 500eko intzidentzia tasa du azken hamabost egunak kontuan hartuta, beraz, eremu gorrira pasa da. Beraz, bihartik aurrera, bertan ostalaritza itxita egongo da, eta mugikortasuna mugatuta izango dute herritarrek, hau da, ezingo dute ez sartu ez atera, horretarako baimentzen den frogagiririk gabe.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!