Koronabirusa

12 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko urtarrilaren 15a

Tolosan 5, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bina eta Hernialden, Ibarran eta Leaburu-Txaraman positibo bana zenbatu dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.224 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 760 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 239 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldekoak.

Amasa-Villabonak gorrian jarraitzen du, 659ko tasarekin, eta 2 positibo atzeman zituzten atzo. Ibarran, positibo bat izan zen atzo, eta 580ko tasarekin dago, eta Berastegin ez da positiborik izan azken bost egunetan, eta 760ko tasarekin dago. Hiru herri horietan ostalaritza itxita dago, eta mugikortasuna mugatuta dute bertako herritarrek.

Bestalde, ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 367 pertsoan daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 84 pertsona ZIUn daude.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!