2021/01/27 12:00
Industria 4.0 teknologia txertatuz. Tolosaldeko zazpi enpresen proiektuak.
2020an zehar, Tolosaldeko Garatzenen Enpresa Sailak sustatutako programari esker, inguruko 7 enpresak finantziazioa lortu dute beren lan-prozesuetan 4.0 teknologia txertatu ahal izateko:
Bidegain, Cadinox, L&L Rotary Solutions, Omicron, Rail Line, Tarte eta Irupaper izan dira parte hartzaileak.
Jardunaldi honetan, enpresa horien ordezkariek proiektuak abiatzeko arrazoiak azaltzeaz gain, nola egin duten eta zein onura lortu dituzten ere kontatuko dute.
Izena emateko: lehiberri@tolosaldea.eus
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?