Ataria Bertso Jaialdia 2021

Jarraitu Ataria Bertso Jaialdia zuzenean

Ataria Bertso Jaialdia izango da gaur, 18:00etatik aurrera, Tolosako Leidor antzokian. Segurtasun neurriak direla eta, gehienez 400 lagunek jarraitu ahal izango dute saioa Leidorren bertan, baina Ataria-k ez du inor kanpoan utzi nahi eta streaming bidez eskainiko du. Hemen duzue zuzenean ikusteko aukera.

Tolosaldeko Ataria-ren webgunean eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da saioa, eta hau Tolosaldeko Ataria-ren, Bertsozale Elkartearen eta EITBren elkarlanari esker egin da.

Babestu Ataria

Ataria-k bertso jaialdi honen etekinak Tolosaldeko Ataria proiektura bideratzen ditu urtero, hori baita jaialdia antolatzearen helburuetako bat. Aurten aforoa murriztu behar izan du segurtasun neurriak bete ahal izateko, baina ez du bertsozalerik kanpoan utzi nahi eta saioa streaming bidez ematea erabaki du. Saioak bere osotasunean gastu batzuk ditu, aurten gehitu direnak, eta Ataria-k inoiz baino beharrezkoago du Atarikideen babesa. Eskualdetik eta eskualdekoaz euskaraz informatzen jarraitu ahal izateko bidelagunak behar ditu, horregatik zu ere Atarikide egitera animatzen zaitugu.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!