Koronabirusa

34 positibo azken egunean

Ataria 2021eko urtarrilaren 14a

Tolosan 16, Amasa-Villabonan 5, Iruran eta Zizurkilen launa, Ibarran 3 eta Alegian eta Berrobin positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.021 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 771 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 209 positibo zenbatu zituzten, horietatik, 34 Tolosaldekoak.

Amasa-Villabonak gorrian jarraitzen du, 659ko tasarekin, eta Tolosa kolore laranjan dago, 438ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Tolosaldeko ESIa 506ko tasarekin gorrian ageri da, eta baita Ibarrako eremua ere, 522ko tasarekin. Alegia, Tolosa eta Villabonako osasun eremuek laranjan jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 368 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!