Koronabirusa

18 positibo azken orduetan

Ataria 2021eko urtarrilaren 13a

Tolosan 8, Ibarran 3, Alegian, Iruran eta Amasa-Villabonan bina eta Zizurkilen positibo bat atzeman dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 14.649 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta haietatik 735 positiboak izan ziren. Horietatik 237 Gipuzkoan atzeman zituzten, eta 18 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak kolore gorrian jarraitzen du, 625eko tasarekin, eta Tolosak laranjan, 391ko intzidentziarekin azken hamabost egunetan. Osasun eremuei dagokienez, Tolosaldeko ESIa kolore laranjan dago 466ko tasarekin, eta Alegia (476), Ibarra (496), Tolosa (370) eta Villabonako (388) eremuak ere laranjan daude. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 355 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 78 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urtarrilaren 4tik 10era bitarte COVIDaren eraginez 36 hildako izan direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!