Koronabirusa

32 positibo berri azken orduetan

Ataria 2021eko urtarrilaren 12a

Amasa-Villabonak eremu gorrian jarraitzen du; herriko intzidentzia tasa 692,92raino igo da. Tolosa eremu laranjan dago 422,68ko tasarekin.

Osasun sailak COVID-19ari lotutako datuak eguneratu ditu eta horien arabera, 32 positibo atzeman dituzte azken orduetan Tolosaldean; hamaikana Tolosa eta Villabonan, bina Ibarra eta Zizurkilen, 4 Alegian eta bana Adunan eta Iruran. Datuak ikusita Amasa-Villabonak eremu gorrian jarraitzen du 692,92ko tasarekin eta Tolosa laranjan 422,68koarekin. Osasun eremuari dagokionez, Tolosaldea laranjan dago 496,14ko tasarekin.

Egindako test kopuruari dagokionez, atzo 12.238 test egin zituzten atzo, 817 positibo egon ziren (%6,7) eta horietatik 219 atzeman zituzten Gipuzkoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!