Izan bidea

2.000 pertsona baino gehiago batu dira Tolosaldean presoen eskubideen alde

Ataria 2021eko urtarrilaren 9a

Antolatzaileek azaldu dutenez eskualdeko 28 herrietatik 20k egin dute bat Sare-k deitutako mobilizazioarekin. Tolosako eta Aiztondoko mobilizazioez aparte, beste hamabi herritan egin dituzte ekitaldiak.

Sare-k Euskal Herria mailan antolatutako Bidea Gara ekimenak Tolosaldean ere erantzun zabala izan du. 2.000 pertsonatik gora atera dira herriko plaza edo kaleetan egin diren ekitaldietan parte hartzera.

Eskualdean egin diren ekitaldietan Zizurkil eta Villabona artean burutu den Aiztondo mailako mobilizazioa nabarmendu dute antolatzaileek. Bertan, Aiztondo bailarako herritar, eragile eta elkarte ugarik eman dio babesa deialdiari. Hain justu, 700 pertsona inguruk zeharkatu dituzte bi herrietako kaleak.

Tolosan, berriz, 550 pertsona elkartu dira herriko bi zubiak lotzeko.

Hauez gain, Altzo, Amezketa, Anoeta, Alegia, Berastegi, Bidania-Goiatz, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain edota Orexako herritarrek eskatu dute egungo espetxe politikarekin amaitzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!