Koronabirusa

15 positibo berri azken orduetan

Ataria 2021eko urtarrilaren 8a

Tolosa eta Villabona eremu laranjan jarraitzen dute; Tolosan 11 positibo atzeman dituzte, 2 Berastegin eta bana Asteasu eta Villabonan.

Osasun sailak argitu duenez, atzo 7.503 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 535 izan ziren positiboak. Lurraldeen arabera 283 atzeman zituzten Bizkaian, 170 Gipuzkoan, 73 Araban eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Intzidentzia tasa ikusita Tolosa eta Villabona eremu laranjan daude, atzo bezala; Villabonako tasa metatua 439koa da eta Tolosakoa 417koa. Amasa-Villabonako egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta, udalak arduraz jokatzeko eta prebentzio neurriak betetzeko eskatu die herritarrei.
 
Bestalde, eta ospitaleetako egoerari buruz, Osasun sailak esan du COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu zirela atzo, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!