Atarikideen txokoa

Urte berriarekin batera baditugu sariak Atarikideen Txokoan

Ataria 2021eko urtarrilaren 11

Urtea hasteko, Atarikideen artean Josu Ozaita antropologo ibartarraren Piparra liburua eta Laika haur antzerkirako bi sarrera zozkatuko ditugu.

Piparra liburuak herriko ekoizle, herritar, biltzaile eta gehiagoren istorioak jasotzen ditu, eta 32 errezeta ere bildu ditu liburu amaieran.

Laika haur antzerkia 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta testurik gabea da. Saioa igandean, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 5etan Villabonako Gurea Antzokian izango da.

Hartu parte zozketetan hemen. Parte hartzeko epea, osteguna, urtarrilak 14, goizeko 11k arte. 

Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!