Ataria Bertso Jaialdia 2021

Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak, astelehenetik aurrera

Tolosaldeko Ataria 2021ko urt. 8a, 19:58

Zailtasunak zailtasun, Atariak aurten ere Bertso Jaialdia antolatu du. Urtarrilaren 16an izango da, larunbata, eta Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ane Labaka eta Sustrai Colina ariko dira oholtzan. Urteroko moduan Amaia Agirrek egingo ditu gai jartzaile lanak.

Bertso Jaialdia egin, egingo da 2021n, baina segurtasun neurriak eta beste direla eta, aforoa mugatu behar izan du Ataria-k eta 400 pertsonentzako lekua egongo da Tolosako Leidor aretoan. Saioa urtarrilaren 16an izango da, 18:00etatik aurrera.

Sarreren informazioa astelehenean

Aurten ezingo dira sarrerak erreserbatu eta indarrean dauden osasun neurri guztia bete beharko dira. Datorren astelehenean emango du Ataria-k, sarrerei buruzko informazio gehiago. Beti bezala, Atarikideek lehentasuna izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!