Koronabirusa

85 positibo urte berriko lehen astean

Ataria 2021eko urtarrilaren 7a

Eskualdeko 14 herritan atzeman dira kasu berriak, eta azken orduetan 20 positibo izan dira Tolosaldean. Azken hamabost eguneko inzidentzia tasak gora egin du Tolosan eta Amasa-Villabonan, eta eremu laranjan daude une honetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 7.235 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 501 (%6,9) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 131 positibo atzeman zituzten, tartean, 20 Tolosaldekoak: Tolosan 5, Berastegin 4, Baliarrainen 3, Alegian eta Zizurkilen bina, eta Amezketan, Berrobin, Iruran eta Amasa-Villabonan bana.

Asteartean, berriz, 10.042 test diagnostiko egin zituzten, eta 579 (%5,8) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 16 positibo izan ziren. Amasa-Villabonan 6, Ibarran eta Zizurkilen 3, Tolosan 2, eta Amezketan eta Berastegin bana.

Bestetik, gora egin du azken hamabost egunetako inzidentzia tasak Tolosan (360) eta Amasa-Villabonan (439), eta une honetan, eremu laranjan aurkitzen dira.

Bestalde, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 292 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 72 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!