Koronabirusa

22 positibo berri eskualdean

Ataria 2020ko abenduaren 30a

Tolosan 14, Amasa-Villabonan 6 eta Anoetan 2 kasu atzeman dituzte azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 8.657 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 517 (%6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 207 positibo atzeman zituzten, tartean, 22 Tolosaldekoak.

Tolosak (238) eta Amasa-Villabonak (169) kolore horian jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia-tasari dagokionez. Aipatzekoa da, azken egunotan gorakada nabarmena izaten ari direla bi herri horietako inzidentzia-tasak.

Bestalde, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 284 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 79 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!