Koronabirusa

15 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko abenduaren 29a

Tolosan 14 eta Amasa-Villabonan positibo bat atzeman dituzte. Tolosako kasuan, nabarmena da gorakada; azken bi asteetan 19 positibo atzeman ondoren, egun bakarrean ia kasu kopuru bera izan baita.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.606 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 347 (%5,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 130 positibo atzeman zituzten, tartean, 15 Tolosaldekoak.

Tolosak (166) eta Amasa-Villabonak (67) kolore horian jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez. Aipatzekoa da, hala ere, azken orduetan ia 70 puntu egin duela gora inzidentzia-tasak Tolosan.

Bestalde, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 266 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 81 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!