Koronabirusa

14 positibo ostegunetik igandera

Ataria 2020ko abenduaren 28a

Tolosan 8, Amezketan eta Amasa-Villabonan bina eta Berastegin eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 4.830 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 298 (%6,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 94 positibo atzeman zituzten, tartean, 6 Tolosaldekoak. Tolosak (98) eta Amasa-Villabonak (67) kolore horian jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez.

Bestalde, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 288 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 83 pertsona daude ZIUn.

Aurreko egunei begira, larunbatean 4.374 test diagnostiko egin zituzten, eta 226 (%5,2) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 5 positibo izan ziren. Ostiralean, 3.686 test egin zituzten, eta 228 (%6,2) izan ziren positiboak, tartean, Tolosaldeko bat. Ostegunean, berriz, 7.355 test egin zituzten, eta 410 (%5,6) positibo atzeman zituzten. Tolosaldean bi positibo izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!