Koronabirusa

Lau positibo azken orduetan

Ataria 2020ko abenduaren 23a

Positibo bana atzeman dituzte Amezketan, Asteasun, Ibarran eta Tolosan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.579 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 473 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 184 izan ziren positiboak, tartean, Tolosaldeko lau. Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, Amasa-Villabonak eta Tolosak kolore horian jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 86 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!