Koronabirusa

Tabernek eta dendek 18:00etarako itxi beharko dute

Ataria 2020ko abenduaren 22a

Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an tabernak, jatetxeak nahiz dendak 18:00etarako ixteko agindua eman du Eusko Jaurlaritzak.

Osasun egoeraren bilakaera aztertzeko eginiko LABI bileran neurri berriak adostu dituzte. Neurri horien arabera, Eguberrietako egun seinalatuetan tabernak, jatetxeak nahiz dendak 18:00etarako itxi beharko dituzte, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean dendak eta ostatuak ezingo dira 09:00ak baino lehen zabaldu. 

Bestalde, familia bilkurak 10 laguneko muga izatetik 6 laguneko muga izatera pasa dira Urtezahar gauean. Gabon gauean hamar pertsona elkartu ahalko dira gehienez.

Eguberrietako ospakizun egunetan etxeratze agindua 01:30erako ezarrita bazegoen ere, ordubete aurreratzea erabaki dute, eta 12:30erako etxean egon beharko da.

Gipuzkoa, Bizkaia nahiz Arabako konfinamendu perimetralari dagokionez, abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitartean altxatu egingo da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!