Koronabirusa

Positibo bakarra azken egunean

Ataria 2020ko abenduaren 22a

Amasa-Villabonan positibo bat atzeman dute azken 24 orduetan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.660 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 307 (%4,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 103 izan ziren positiboak, tartean, bat Tolosaldean. Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, Amasa-Villabonak (237) eta Tolosak (14) kolore horian jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara 323 pertsona daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleetan eta COVIDa duten 92 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!