Pandemiaren iluntasunean argi uneak aurkituz

Ataria 2020ko abenduaren 21a

Saiaz Mankomunitatea osatzen duten herriek, txikiak izanagatik, horrek ez dituela gauzak kentzen aldarrikatu dute, eta sarea handitu dutela aitortu dute. Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo herritar eta langileek bideo bat osatu dute.

Aurtengo urtea oso berezia izan da Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen dutenentzat, baina aldi berean, "pandemiaren iluntasunak argiune asko eman dizkigu" adierazi dute.

"Osasun zerbitzuak eskura izan ditugu, beharren araberako neurriak hartuz eta lagunduz. Herrietan farmaziarik ez izatea ez da arazo bihurtu", azaldu dute mankomunitatetik, eta kehengaiak hornitzen saiatu direla, "egoerarik okerrenetan etxera eramanez".

Zaintzari begira jarrita, "etxeetako bakardadea ahazten lagundu dugu, unean uneko deiak egin, laguntzak eskaini eta bakoitzak behar zuen eskua ematen saiatu gara". Horretarako ere, sdinekoen dinamizazio programa kudeatu dituzte.

Familiak, haurrak, gaztetxoak…ere kontuan izan dituzte, eta hiru eskolekin ere gertuko harremana izan dute.

Urte honetan ere, beste gai garrantzitsutzat emakumeak izan dituzte: "Emakumeek pairatzen duten bazterkeriari aurre egin zaio eta garbi geratu da zaintza lanetan duten ardura. Baita etorkinena ere".

Laguntza sareak balioan jarri eta zabaldu dituzte: "Herritarrak elkartu eta gune ezberdinak sortzeak zein garrantzi duen jabetu gara", esan dute Saiazetik.

Aurrera begira ere, "elkar zaintzen eta elkarrekin bizitzen jarraituko dugu", azpimarratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!