Koronabirusa

18 positibo atzeman dituzte ostiraletik igandera

Ataria 2020ko abenduaren 21a

Tolosan 7, Orendainen 3, Adunan, Alegian eta Amezketan bina eta Iruran eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.484 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 339 (%6,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 129 atzeman zituzten, tartean, 6 Tolosaldean.

Larunbatean, 10.102 proba egin zituzten, eta 300 (%3,0) izan ziren positiboak, tartean, 2 Tolosaldean, biak Amezketan. Ostiralean, berriz, 12.906 proba egin zituzten, eta 423 (%3,3) izan ziren positiboak. Tolosaldean 10 positibo atzeman zituzten, Tolosan 5, Orendainen 3 eta Alegian eta Zizurkilen bana.

Amasa-Villabonak (220) eta Tolosak (119) kolore horian jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 20 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 317 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan eta eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.

Ostalaritza itxita

Ostalaritzari dagokionez, intzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 500ekoa edo handiagoa duten 5.000 biztanletik gorako udalerriek tabernak eta jatetxeak itxita dituzte. Udalerri horien zerrenda ondorengoek osatzen dute: Aretxabaleta, Arrasate, Arrigorriaga, Azpeitia, Beasain eta Ordizia. Bestalde, 5.000 biztanletik beherako ondorengo herriek ere duten egoeragatik itxita dituzte ostalaritzako establezimenduak eta jatetxeak: Aramaio, Eskoriatza, Iruña Oka, Segura, Zaldibia, Zigoitia eta Zuia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!