Koronabirusa

4 positibo berri

Ataria 2020ko abenduaren 18a

Alegia, Anoeta, Bidania-Goiatz eta Orendainen positibo bana atzeman dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, atzo, 12.787 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 465 positiboak izan ziren, %3,6.  Gipuzkoan, 191 izan ziren positiboak, tartean, 4 Tolosaldekoak. Amasa-Villabonak (220) eta Tolosak (129) kolore horian jarraitzen dute.

Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia dira 100.000 biztanleko 500ekoa edo handiagoa duten 5.000 biztanletik gorako udalerriak, eta ondorioz, ostalaritza itxita dute horietan. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 315 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, bezperan baino 20 gutxiago. COVID-19arekin ZIUn dauden pertsonen kopurua ez da aldatu, 98 dira orotara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!