Garrantzia handiko beste bi proiektu

Ataria 2020ko abenduaren 17a

Jangeletako hondakinak gutxitzeko alternatiben azterketa egin da eta Liburu Txuriari esker, ekonomia zirkularraren garrantziaz ohartarazi dute.

Zer egin jangeletan xahutzen den janariarekin?

Elikadura xahuketa landu zuten eskualdeko ikastetxeetako ikasleek 2019-2020 ikasturtean, Eskola Agenda 21 ingurumen hezkuntza programaren bitartez. Aitzakia hori hartuta, EAEn lehendabizikoz ikastetxe-jantokietako egoeraren analisia egin zen 13 zentrotan: urtean 27 tona elikagai xahutzen direla ondorioztatu du ikerketak. Hondakinak gutxitzeko alternatiben azterketa egin da, ikastetxeei murrizketa hori aurrera eramateko protokoloak landuz.

Liburu Txuria: Erakundeentzat bideorri bat

2019an idatzi eta aurten argitaratu da tokiko erakunde publikoetara bideratutako liburu hau. Ekonomia zirkularra zer den eta zergatik duen horrenbesteko garrantzia azaltzeaz gain, Tolosaldearen egungo testuingurua azaltzen du. Horrela, tokiko erakunde publikoentzat ekonomia zirkularra garatzeko agenda edo estrategia praktikoaren gidaliburu izan nahi du lanak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!