Zahartzaroaren inguruan sortzen den jarduera ekonomikoari deitzen zaio Zilar Ekonomia eta arlo horren bueltan negozio aukera berriak sortzea edota lehendik dagoen negozio edo jarduera ekonomiko bat dibertsifikatzea bilatzen du. Eskualdean zahartzaro osasuntsu bat bermatzea helburu estrategiko nagusienetako bat da. Zentzu horretan, lehen eskutik zenbait behar identifikatu dira: osasun eta zaintza arloan, gizarte-baliabideen ezagutza areagotzea, telelaguntza-sistemen hedapena zabaltzea edo eguneko arreta zentroetako eskaintza handitzea; zerbitzu pertsonalei dagokienean, tokiko merkataritza indartzea, bereziki landa-eremuetan, zerbitzu juridiko espezializatuak sortzea, mugikortasun zerbitzuak zabaldu eta indartzea edota online zerbitzuak erabiltzeko aholkularitza ematea. Bakardadeari aurre egiteko gizarte-jarduera eta programak indartzeko beharra ere ikusi da.
Etxebizitzekin ere zerikusia duten beharrak badaude: egokitu gabeko etxeen ugaritasuna inbertsio handia eskatzen dutelako edo partekatutako zerbitzuak erabiltzeko oztopo kulturalak, besteak beste.
Aisiari dagokionez, kultur eskaintza oso adin aurreratukoen interesei begirakoa soilik dela, belaunaldien arteko jarduera gutxi sustatzen direla, etxez etxeko eskaintza falta, prezio altua edo profesionalen trebakuntza falta azpimarratu dira. Eskaintza turistikoa adinekoen beharretara egokitzea ere falta dela ondorioztatu dute.
Hortaz, honelako gaiak kontuan hartuta, eta pertsonen bizi-kalitatea garapen ekonomikoaren erdigunean jarrita, zahartzaroak ekar ditzaken negozio aukerak identifikatu eta sustatzeaz gain, merkatu multisektorial honetan parte hartzen duten eragileen arteko harreman-sarea osatu nahi da.
Oraingoan ere Tolosaldea Garatzenek hiru esparrutan egin du lan:
Analisia: Nolakoa da zahartzaroa Tolosaldea?
2019. urtean 55 urtetik gorako pertsona kopurua biztanleria osoaren %35,9koa izan da eta 2031n %42,3koa izatea aurreikusten da. Landa eremu eta hiri eremuko pertsonen beharren artean diferentziak daude eta, besteak beste, etxez-etxeko zerbitzuak dira gehien baloratzen direnak: oinarrizko produktuak (elikagaiak, sendagaiak, etab.) baina baita ile-apainketa, estetika, etab. Bakardadea ere azaleratu da zahartzaroaren arazo gisa.
Prospekzioa: Eragile eta proiektuen bila
Zahartzaroaren ekonomiaren inguruan eskualdeko eragileak identifikatzeko eta saretzeko lan egin da. Zilar Ekonomia zer den gizarteratzeko ekimenak egin dira, eskualdean gaiarekin lotura izan dezaketen eragileak identifikatu dira eta proiektu berritzaileak detektatu dira. Orain, horiei bultzada emateko estrategiak arakatzen ari gara.
Analisia: Nolakoa da zahartzaroa Tolosaldea?
2019. urtean 55 urtetik gorako pertsona kopurua biztanleria osoaren %35,9koa izan da eta 2031n %42,3koa izatea aurreikusten da. Landa eremu eta hiri eremuko pertsonen beharren artean diferentziak daude eta, besteak beste, etxez-etxeko zerbitzuak dira gehien baloratzen direnak: oinarrizko produktuak (elikagaiak, sendagaiak, etab.) baina baita ile-apainketa, estetika, etab. Bakardadea ere azaleratu da zahartzaroaren arazo gisa.
Zahartzaroaren inguruko proiektu edo negozio-ideiarik al duzu buruan?
943 65 45 01