Tolosaldea Garatzen, proiektu estrategikoak

Plan Estrategikoko beste proiektu batzuk

Ataria 2020ko abenduaren 17a

Bertako produktuen kontsumoa eta elektromugikortasuna dira Tolosaldea Garatzen garapen agentziaren beste erronketako bi.

Bertako produktuak, elikadura sistemaren oinarri

Tolosako Elikadura Onaren Plangintza osatzeko Tolomendi Landa Garapen elkarteak martxan jarritako proiektua da 'Jan Tolosaldea'. Elikadura egokian, osasunean, tokiko ekonomian eta ingurumenaren zainketan eragiten duen sare zabal bat osatu da, lankidetza eta merkataritza justua sustatzeko: erakunde publikoak, ekoizleak, ostalaritza, komertzioa, ikastetxeak… Saretze lan horretarako Tolosaldea Garatzenen babesa izan du Tolomendik, baita elikagaien ekoizleentzat merkatu berriak bilatzeko lanean ere.

Elektromugikortasuna, enpresentzat aukera?

Tolosaldea Garatzenek sustatuta, LKS Aholkularitza etxea ikerketa bat egiten ari da eskualdeko enpresak kontuan hartuz, beren ekoizpena elektromugikortasunarekin zerikusia duten produktuetara bideratzeko izan ditzaketen aukerak aztertuz. Helburua da identifikatzea ekoizpen- eta negozio-aukera berriak enpresentzat, behin produkzioa sektore horretara bideratuz gero. Balio katearen mapa ari da garatzen, aukera gehiago izan ditzaketen enpresak lehenetsiz. Ikerketaren emaitzak 2021. urtean aurkeztuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!