Koronabirusa

6 positibo berri

Ataria 2020ko abenduaren 17a

Ibarran 2 eta Adunan, Berastegin, Larraulen eta Tolosan positibo bana atzeman dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.572 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 396 (%3,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 138 izan ziren positiboak, tartean, 6 Tolosaldekoak. Amasa-Villabonak (237) eta Tolosak (140) kolore horian jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 335 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 98 pertsona ZIUn daude.

Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia dira 100.000 biztanleko 500ekoa edo handiagoa duten 5.000 biztanletik gorako udalerriak, eta ondorioz, ostalaritza itxita dute horietan. Halaber, duten egoera kontuan hartuta, 5.000 biztanletik beherako Aramaio, Eskoriatza, Iruña Oka, Segura, Zaldibia, Zigoitia eta Zuia udalerriek ere itxi egin beharko dute ostalaritza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!