Koronabirusa

Bi positibo azken egunean

Ataria 2020ko abenduaren 16a

Anoetan eta Ibarran positibo bana atzeman dituzten azken 24 orduetan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.165 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 582 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 243 atzeman zituzten, tartean, 2 Tolosaldean. Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari begiratuta, Tolosa (166) eta Amasa-Villabonak (237) kolore horian jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 58 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 344 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 99 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, abenduaren 7tik 13ra bitartean COVID-aren ondorioz 99 hildako izan direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!