Hasierak ez dira errazak, horregatik, bertan kokatzeak zenbait onura ditu ekintzaileentzat: laguntza, esperientziak trukatzeko aukera eta hobariak alokairuan.
AHOLKULARITZA
Enpresa sortzeko prozesuan nahiz ondorengo edozein zalantzaren aurrean, Tolosaldea Garatzeneko teknikarien laguntza jasotzeko aukera dute bertan daudenek. Formazio saioak ere antolatzen dira.
SINERGIAK
Ekintzaile gehiagorekin espazioa elkarbanatzeko aukera ematen dute Lehiberriko enpresa haztegiek. Une honetan bost enpresa daude bertan, eta zenbait kasutan elkarlanerako aukera ere izaten da.
ALOKAIRUA
Hobaria du alokairuaren prezioak. Modu horretara, merkaturatu, bezeroak lortu eta diru-sarrerak handitu bitartean, alokairuarekin aurrezteko aukera eskaintzen dute haztegiek.
100 euro hilabetean
Prezioaren barruan sartzen dira gune amankomunen garbiketa, geotermia sistema (berogailua eta aire girotua) eta doako WiFia eraikin osoan.
Hiru urterako
Gehienez hiru urte egon daiteke, eta kontratua urtez urte berritzen da. Gerora, beste leku batzuetan bulegoa jartzeagatik hobari gehiago ere badaude, garapen agentziak dituen hitzarmenei esker.
Beste ezaugarri batzuk
Bulegoak bi pertsonarentzat daude egokituta; sarbide propioa dute asteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan; gune amankomunak erabiltzeko aukera dago (bilera gelak, aretoa…); aparkatzeko arazorik ere ez dago.
Izena emateko edo informazioa eskatzeko:
Tolosaldea Garatzen | Lehiberri Zentroa
Telefono zenbakia: 943 65 45 01
E-mail-a: zubeldia@tolosaldea.eus