Koronabirusa

10 positibo atzeman dituzte azken egunean

Ataria 2020ko abenduaren 15a

Amezketan 6 eta Ibarran, Tolosan, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.853 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 423 positiboak izan ziren. Gipuzkoan 147 izan ziren positiboak, tartean 10 Tolosaldekoak.

Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, Amasa-Villabona kolore horiz ageri da, 253ko tasarekin eta Tolosa ere horiz dago, 197ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 355 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 101 pertsona daude ZIUn.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!