Koronabirusa

27 positibo berri asteburuan eskualdean

Ataria 2020ko abenduaren 14a

Anoetan 8, Adunan eta Tolosan launa, Alegian eta Ibarran hiruna, Amasa-Villabonan 2 eta Gaztelun, Iruran eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.542 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 336 (%6,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 115 atzeman zituzten, tartean, 7 Tolosaldekoak.

Larunbatean 7.695 test egin zituzten eta positiboak 464 (%6,0) izan ziren. Larunbatean Tolosaldean 6 positibo atzeman zituzten, Anoetan 2 eta Alegian, Tolosan, Amasa-Villabona eta Zizurkilen bana. Ostiralean, berriz, 8.783 proba egin zituzten eta 636 (%7,2) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 14 positibo atzeman zituzten ostiralean, Anoetan 6, Adunan 4 eta Alegian, Gaztelun, Iruran eta Tolosan bana.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 375 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 112 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!