Bihozkada taldearen ibilbidea amaitu da

Ataria 2020ko abenduaren 14a

Sare sozialetan iragarri du erabakia musika taldeak. 2015ean sortutako proiektuak ibilbidea amaitu du.

Nahikari Calleja, Iñaki Lizaso, Tomas Lizardi, Unai Aldasoro eta Txomin Urdanpilletak sortu zuten pop-rock taldea 2015ean, "ilusioz, gogoz eta ondo pasatzeko helburuarekin". Orain taldearen desagerpena iragarri dute, helburua bete dutenaren sentipenarekin. "Gure musika hor geratuko da,  nahi duenarentzat betirako".

Bihozkada taldea babestu duten guztiak izan dituzte taldekideek gogoan: familia, lagun, gaztetxe, areto, taberna, hedabide...  "Ate batzuk itxi behar omen dira beste batzuk irekitzeko. Guk, pena handiz gurea itxi dugu, baina irekiko dira gehiago. Mila esker guztioi", esan dute publiko egin duten agur oharrean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!