Koronabirusa

13 positibo berri

Ataria 2020ko abenduaren 11

Tolosan 4, Amasa-Villabonan 3, Adunan eta Ibarran bina eta Baliarrain eta Berastegin positibo pana antzeman dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.656 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 597 (%5.6) positiboak izan ziren.  Gipuzkoan 243 atzeman zituzten, tartean, 13 Tolosaldean. 

Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, Tolosak kolore horian jarraitzen du, 275,04eko tasarekin. Amasa-Villabona berriz, horitik laranjara pasatu da, 304,77ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Tolosaldeko OSIa horian dago, eta baita Alegia, Ibarra, Villabona eta Tolosako osasun eremuak ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 65 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 406 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 117 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!