Koronabirusa

6 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko abenduaren 10a

Alegian eta Amasa-Villabona bina eta Asteasun eta Tolosan positibo bana atzeman dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.767 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 446 (%6,6) positiboak izan ziren.  Gipuzkoan 135 atzeman zituzten, tartean, 6 Tolosaldean. 

Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, Tolosa kolore laranjatik horira igaro da, 295eko tasarekin. Amasa-Villabonak ere kolore horian jarraitzen du, 270eko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Tolosaldeko OSIa horian dago, eta baita Alegia, Villabona eta Tolosako osasun eremuak ere. Ibarrako osasun eremuak laranjan jarraitzen du.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 54 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 390 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 116 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!