Koronabirusa

11 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko abenduaren 9a

Amasa-Villabonan 5, Tolosan 4 eta Alegian eta Anoetan positibo bana atzeman dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.234 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 450 positiboak izan ziren. Gipuzkoan 143 atzeman zituzten, tartean, 11 Tolosaldean.

Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, Tolosak laranja kolorean jarraitzen du, 306ko tasarekin, eta Amasa-Villabona kolore horiz ageri da, 270eko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Tolosaldeko OSIa, Alegia, Tolosa eta Villabonako eremuak horiz ageri dira, eta Ibarrako osasun eremua laranjaz.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 388 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta 25 pertsona daude ZIUn.

Bestalde, azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitarte, 76 hildako egon direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!