Koronabirusa

8 positibo berri

Ataria 2020ko abenduaren 8a

Alegian 5 eta Anoetan, Ibarran eta Tolosan positibo bana atzeman dituzte. Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.616 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta 369 positibo izan ziren ( % 5,6). Gipuzkoan 145 atzeman zituzten, tartean, 8 Tolosaldean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.616 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta 369 positibo izan ziren ( % 5,6). Gipuzkoan 145 atzeman zituzten, tartean, 8 Tolosaldean. Hain justu, Alegian 5 positibo atzeman zituzten eta Anoetan, Ibarran eta Tolosan bana. Tolosak kolore laranjarekin jarraitzen du azken hamabost eguneko intzidentziari begira, 332ko tasarekin. Amasa-Villabona, berriz, kolore horian dago, 186rekin.

Tolosaldeko OSIa kolore horian dago, Alegiako eta Villabonako osasun  eremuak bezala. Ibarra eta Tolosako osasun eremuek kolore laranjarekin jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 59 pertsona ospitaleratu zituzten, orotara 383 pertsona daude  COVIDarekin Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan eta 128 pertsona daude gaur egun ZIUetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!