Koronabirusa

14 positibo ostiraletik igandera eskualdean

Ataria 2020ko abenduaren 7a

Tolosan 9, Zizurkilen 2 eta Amezketan, Ibarran eta Iruran positibo bana atzeman dituzte asteburuan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, atzo 5.223 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 315 (%6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 106 positibo atzeman zituzten, eta Tolosaldean ez zen positiborik izan.

Ostiralean 7 positibo izan ziren Tolosaldean, Tolosan 5 eta Amezketan eta Ibarran bana. Larunbatean Tolosan 4 positibo izan ziren, Zizurkilen 2 eta Iruran 1. Igandean, berriz, ez zuten positiborik atzeman eskualdean.

Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, Tolosak kolore laranjarekin jarraitzen du 347ko tasarekin, eta Amasa-Villabona kolore horiarekin ageri da, 186ko tasarekin. Tolosaldeko ESIa 249ko tasarekin ere kolore horiz dago, eta baita Alegiako eta Villabonako osasun eremuak ere. Ibarra eta Tolosako osasun eremuek kolore laranjarekin jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 20 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 326 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 131 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!