Argazki galeria

Maiz eta Lopetegi txapeldun, Espainiako Kopan

Ataria 2020ko abenduaren 6a

Billabonatarrak bi setetan menderatu zuen Koldo Gil nafarra, eskuz banakako finalean: 15-12 eta 15-10. Xarean, berriz, bi irurarrek hartu zuten parte finalean; Lopetegik lortu zuen garaipena, Apeztegiaren aurkako partidan.

Azaroan Espainiako Txapelketa bertan behera utzi ondoren, asteburu honetarako Trinketeko Espainiako Kopa antolatu zuen Espainiako Pilota Federazioak. Horrela, eskualdeko bi pilotariek eskura izan zuten garaipena, atzo, Iruñeko Mendillorri trinketean jokatutako finaletan.

Eneko Maizek bi setetan garaitu zuen Koldo Gil nafarra, eskuz banakako finalean: 15-12 eta 15-10. Iaz, azpitxapeldun izan zen Maiz, Pauen jokatu zen Munduko Kopan.

Bestetik, xareari dagokionez, Joxi Lopetegi irurarrak, Joanes Arrosagaray (Grabniko txapelduna) bikote zuela, Julen Apeztegia herrikidearen eta Sebastian Moncadaren aurka jokatu zuten finala. Azkenean, Lopetegi eta Arrosagaray txapeldun: 15-9, 5-15 eta 10-2.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!