Ezpalari babesa, argazki bidez

Ataria 2020ko abenduaren 5a

Ezpalaren inguruko argazki e 3 1607170754604
Ezpalaren inguruko argazki e 1 1607170752012
Ezpalaren inguruko argazki e 2 1607170753209
Ezpalaren inguruko argazki e 4 1607170756038
Ezpalaren inguruko argazki e 5 1607170756763
Ezpalaren inguruko argazki e 6 1607170757577
Ezpalaren inguruko argazki e 7 1607170758400
Ezpalaren inguruko argazki e 8 1607170759265

Tolosaldeko Gazte Fronteak argazki erakusketa bat jarri du Triangulo plazako Gaztelako atean, 2014an Tolosako Gazte Asanblada sortu zenetik gaur arteko ibilbidea gogorarazi eta Ezpalaren aurkako epaiketaren harira akusatu dutenari babesa erakusteko.

Abenduaren 18an epaituko dute Tolosako Ezpala gaztetxea okupatzeagatik salaketa jarri zioten tolosarra. Horren aurrean, Tolosaldeko Gazte Fronteak Elkartasunaren indarrez, desalojoari aurre! argazki erakusketa jarri du goizean, Tolosako Triangulo plazako Gaztelako atearen azpian. 2014an Tolosako Gazte Asanblada sortu zenetik gaur egunera arteko ibilbidea argazki bidez jaso dute; tartean, informazio testuak ere jarri dituzte, azken sei urteotako gorabeherez informatzeko. 

Okupazioaren aurka egiten diren epaiketak arrazoi politiko bat dutela atzean uste dute Tolosaldeko Gazte fronteko kideek, eta Ezpalaren kasua "zuzeneko eraso moduan" identifikatu dute. "Bizi dugun testuinguru latz honetan kale gorrian utzi nahi gaituzte, eta Tolosako gaztetxearen kasua ez da erasotua izan den langileon kontrolpeko gune bakarra", esan dute. Epaiketa honek datorren krisi ekonomikoari bidea irekiko diola uste dute: "Posible da jende asko kale gorrian geratzea eta okupazioa ez den beste aukerarik ez izatea; eta guk argi diogu, ezin dute egon etxebizitzak jenderik gabe eta jendea etxebizitzarik gabe".

Abenduaren 11n, 17:00etan, Zerkausian, prentsaurrekoa egingo du Tolosaldeko Gazte Fronteak, herritarrei deialdi bat egiteko gune autogestionatuen defentsan jarduteko. Era berean, epaiketaren egunean, abenduaren 18an, 10:00etan eta 17:00etan elkarretaratzeak egingo dituzte Tolosako epaitegi aurrean, auzipetuari babesa emateko.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!