Koronabirusa

4 positibo azken egunean

Ataria 2020ko abenduaren 4a

Tolosan 2 eta Ikaztegietan eta Amasa-Villabonan positibo bana atzeman ditu Osasun sailake azken 24 orduetan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.140 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 519 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 205 positibo izan ziren, tartean, 4 Tolosaldean. Amasa-Villabonak kolore horian jarraitzen du 253ko tasarekin eta Tolosak, berriz, laranja kolorearekin, 363rekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 335 pertsona daude EAEko ospitaleetan, eta COVIDa duten 129 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!