Koronabirusa

17 positibo berri

Ataria 2020ko abenduaren 3a

Tolosan 6, Berastegin 4, Adunan, Gaztelun eta Ibarran bina eta Anoetan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.656 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 632 positiboak izan ziren. Gipuzkoan 241 atzeman zituzten, tartean, 17 Tolosaldean. Amasa-Villabona kolore laranjan egotetik, horira pasa da, 270eko intzidentzia tasarekin. Tolosak, berriz, laranjaz jarraitzen du, 415eko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 337 pertsona daude EAEko ospitaleetan eta 127 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!