Koronabirusa

13 positibo berri

Ataria 2020ko abenduaren 2a

Tolosan 6, Ibarran 4 eta Berastegin, Ikaztegietan eta Amasa-VIllabonan positibo bana atzeman dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.938 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 564 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 195 izan ziren positiboak, tartean, 13 Tolosaldekoak.

Amasa-Villabonak (372) eta Tolosak (461) kolore laranjarekin jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasari begiratuta.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 362 pertsona daude EAEko ospitaletan, eta 129 pertsona daude ZIUn.

Osasun  sailak esan duenez, azaroaren 23tik 29ra bitartean COVIDaren ondorioz 81 hildako izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!