Koronabirusa

Tolosa ere gorritik laranjara pasa da

Ataria 2020ko abenduaren 1a

12 positibo izan dira azken egunean: Tolosan 8 eta Alegian, Ibarran, Larraulen eta Amasa-Villabonan bana. Amasa-Villabona eta Tolosa kolore laranjan ageri dira, 500etik beherako intzidentzia tasarekin.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.693 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 486 (%5,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 186 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean.

Herenegun Amasa-Villabona kolore gorritik laranjara pasa bazen, atzo Tolosa izan zen, azken hamabost eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta 500etik behera kokatu zena, zehazki, 492ko tasa du Tolosak une honetan, eta 372 Amasa-Villabonak.

Bestalde, hainbat herri daude eskualdean azken hamabost egunetan covid-19an positiborik gabe: Abaltzisketa, Aduna, Alkiza, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Belauntza, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Hernialde, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain eta Orexa.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 371 pertsona daude orotara EAEko ospitaleetan, eta  COVIDa duten 131 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!