Koronabirusa

21 positibo azken egunetan

Ataria 2020ko azaroaren 30a

Pixkanaka COVID-19an positibo eman dutenen kopurua beheraka doa. Asteburuan zehar Tolosaldean 21 positibo atzeman dituzte eta Amasa-Villabona gorriz egotetik,  laranjan egotera pasa da.

Tolosan 12 positibo egon dira, Amasa-Villabonan 5, Alegian 2, eta bana Ibarran eta Larraulen. Osasun sailak emandako datuen arabera, Amasa-Villabonako intzidentzia tasa 500etik jaitsi da eta ondorioz, gorriz egotetik, laranjara pasa da 491eko tasarekin. Tolosak gorriz jarraitzen du, baina bertako intzidentzia jaitsi da ere (524). Era berean, ESI Tolosaldea gorriz egotetik laranjara pasa da (472).

Egindako test kopuruari dagokionez ostiralean 11.603 egin zituzten eta 618 izan ziren positiboak (%5,3) eta horietako 232 Gipuzkoan atzeman zituzten; larunbatean 9.268 egin zituzten, 511 izan ziren positiboak (%5,5) eta Gipuzkoan 210 egon ziren; eta atzo 6.467 test egin zituzten, positiboak 435 (%6,7) izan ziren eta horietako 177 izan ziren Gipuzkoan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 136 pertsona ZIUn daude.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!