Jaka VS Altuna III _ Buruz Buruko Finala 2020

Ezohiko irudiak utzi ditu finalak

Ataria 2020ko azaroaren 29a

Ez da zaleen animo mezurik ikusi, ez da lagun eta senitartekoen builarik entzun, artekaririk ez da egon frontoian... ez da ohiko finala izan 2020koa; Bizkaia frontoiko harmailak ia hutsik egon dira

Irudi bitxiak utzi ditu 2020ko buruz buruko finalak; harmailetan enpresetako arduradunak eta kazetariak nagusi, artekaririk ez, txarteldegia hutsik...

Pilota final bizia izan da, baina ez du zaleen eta pilotarien senitarteko zein lagunen berotasunik izan. Burrunba izaten da nagusi final guztietan, baina aurtengoan pilota kolpeak inoiz baino gehiago entzun ahal izan dira.

Ezohiko irudiak utzi ditu buruz burukoak, baina pilotazaleek ez dute kale egin, eta eskualdean pilotarien aldeko mezuak ikusi ahal izan dira; kaleak, berriz, hutsik egon dira partidak irauten zuen bitartean.

FINALAZ ARIKO DIRA BIHAR GOIZEKO 'PASAHITZA'-N

Ataria Irratia Bilboko Bizkaia frontoian izan da gaur eta bertan jasotako erreakzio eta iritzi guztiei tokia egingo die biharko Pasahitza saioan. 09:00etatik 13:00etara protagonisten hitzak eta bertan bizitako giroaren berri emango du Asier Imaz esatariak, pilotan aditua den Xalton Zabalaren laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!