Koronabirusa

14 positibo berri

Ataria 2020ko azaroaren 27a

Tolosan atzeman dituzte COVID-19an positibo gehien, 8, Ibarran 4 egon dira, eta bana Iruran eta Amasa-Villabonan.

 Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.233 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik 624 (%5,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 307 positibo atzeman zituzten (%0,71), eta 14 Tolosaldean; 8 Tolosan, 4 Ibarran eta bana Iruran eta Amasa-Villabonan.

Amasa-Villabonak (626) eta Tolosak (617) gorriz jarraitzen dute, Tolosaldeko ESIak (589) eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuak bezala.

Hezkuntza sailak bere aldetik ikastetxeei buruzko datuak eguneratu ditu eta esan du une honetan aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxe bakarra Iruraiz-Gaunako (Araba) CPEIPS Geroa Waldorf Eskola HLBHIP dela. Guztira 69 ikastetxetako 110 ikasgela daude itxita, era berean. Euskal hezkuntza sistemaren barruan 17.554 ikasgela daude 2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino eta itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,63 da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!